domingo, 13 de abril de 2014

Etxebizitza unifamiliarra ondarretan 1 Erreferentziak

Azkeneko proiektua iritsi da eta etxebizitza unifamiliar bat egiteko eskatu digute, bi kotxe sartzeko garajearekin eta estudio batekin.

Ingurua aztertzen egon ondoren ikusi dugu nolako lekua dugun eraikitzeko, ze etxebizitza mota dauden inguruan baita ze bista dituen ere. Garrantzitsua izan da ikustea jendea nondik ibiltzen den paseatzen baita kotxeak nondik ibili eta aparkatzen duten, nire ustetan garrantzitsua da atal hau. Baina honi buruz aurrerago hitzegingo dut.

Lehenengo pausua beste arkitektuen erreferentziak izan da eta gaur horri buruz hitzegingo dut. Liburuetan eta interneten begira egon nahiz. Arkitektu famatuen lista bat eman ziguten vaina nik veste bi aurkitu ditut.

Lehenengoa interneten bilatu nuen. CASA NOGAL izena du, Mexikon dago eta arkitektoak Sobrado eta Ugalde dira.



Etxe honetan atentzioa gehien artu ditena, bulegoa etxetik aparte dagoela izan da baina alde berean batera daude. Trantsizioa egiteko pasillo itxi moduko bat egiten du eta gainera ez daude nibel berdinean eskailerak ezartzen bai ditu bertara iristeko.

 
 
Nire kasuan hau estudia izango zen ideia ona bai da etxetik aparte egotea baina aldi berean etxearen parte izatea. Gainera bertara zuzenean iritsi daiteke, hau da, eskailerak ditu kaletik zuzenean bertara iristeko etxetik pasa gabe, orrela bezeroak badituzu ez dituzu nahi eta nahiez etxetik pasa behar. Hala ere dena kristalez osatzen du eta hórrela etxebizitza osoa ere ikus daiteke. Azken finean zure etxe bizitza iragarki ona da bezeroentzat.

Plano batzuk ere aurkitu ditut proektu hau obeto ulertzeko:

Altxaerak:



Ebaketa:
Oinak:




Bigarren eraikina liburu batean aurkitu dut, Casa en Colonia de San Pedro. Arta, Mallorcan aurkitzen da eta Josep Lluis Mateo (MAP Arquitectes) arkitektoarena da.

Etxe hau lauki zuzenez osatua dago osoa eta gehien bat bi laukizuzenez.





 


 

 

 
 Laukizuzen urdina gehienbat trantsiziorako egina dago. Eskailerak aurkitzen dira bertan eta esan daiteke separazio modura ere erabiltzen dela. Haizeak gogor jotzen du Itsaso aldetik eta honek Haizea geldiarazi egiten du eta egoteko espazioa beste aldean ezartzen du. Bi aldetako itxiturak kristalezkoak izatearekin, itsasoaren beste aldean egon arren bistak oso ondo ikus daitezke. Egiten dituen eskailerak ere oso bereziak dira eta beko eta goiko pisua lotzeaz aparte kanpoko terraza eta eraikina ere lotzen ditu.


 

 

 




Etxebizitza honek ondo kontrolatzen ditu eguzkia eta haizea, bero handia izan ez dezan baina aldi berean aireztatu dadin. Horretarako egur filak bertikalean ezartzen ditu. Gure proiektuan ere, faktore hauek oso kontuan hartu beharko ditugu.

Proeiktu honetako planoak ere lortu ditut:

Oinak:


Altxaerak:



miércoles, 26 de febrero de 2014

Borda pasiegoa

Horaingo proiektu hau, proiektu motz bat izan da. Borda pasiego bat aukeratu behar genuen eta honen ezaugarriak eta historia ikertu. Hau ikasi hondoren borda berritu eta hiru pertsonentzako asteburu pasa edo oporretako txabola bat egin behar genuen.

Nik aukeratutako txabola honakoa izan da:

San Roque de riomiera hondoan kokatzen da eta bere fatzada printzipalak hegoaldera ematen du gutxigorabera.
Ikertzen egon ondoren eta nire ingurura begira ikusi nuen hemen Euskal Herrian ere bazeudela bordak ezaugarri antzekoekin.

Borda hau Etxarri inguruan aurkitzen da Palomerasen. Hau ere maldan dago eta borda pasiegoak bezala bi sarrera ditu, beheko pisua ikuilua delarik.

Kanpoko axonometría


Barneko axonometría:
Ala ere axonometrian beti geratzen zen zerbait ikusten ez zelarik goikoak tapatuta, beraz izan daitezken zalantzak argitu nahian laguntza bezala bi oin tziki egin ditut:


azkenik proiektua ulertzen laguntzako ideia maketa bat ere egin dut. Geienbat zegoen maldari nola egokitzen zen borda argitu nahi izan dut eta zegoen desnivela eskailerekin nola konpondu dudan. Honeta aparte ateak eta lehioak nola izango ziren ere argitu nahi izan dut.



martes, 11 de febrero de 2014

ITSASOAREN NAHIA Ondarretako izoztegi proiektuaren amaiera.

Bueno ba aurreko astean egin genuen reflxioaren ondoren proiektuaren amaiera iritsi da. Nire ideia ez da aldatu. Xehetasun batzuk aldatu ditut Baina proiektuaren funtsa berdiña izaten jarraitzen du.

Aurreko astean esan nuen bezala, itsasoak askotan berea dena berreskuratzeko joera du, hau da berea den lekua kentzen badiogu egunen batean berriz bueltatu eta hartu egungo du. Azkeneko egun hauetan egoera hau bizi bizi egon da gure kostaldean. Olatu handiek bereganatu egin dute hiriaren zati asko. Gure proiektuak ere, esan daiteke, itsasoaren zatia kendu dezakela, normalean ez da bertaraino iristen baina iritsi daiteke bere leku eske. Horregatik hiriak eraikina (izoztegia) eusteko zinta beltz batez inguratzen du, lurretik atera eraikinan barrena ibili hau lotuz eta berriro ere lurrean sartzen da. Horrela olatuen eta hiriaren arteko borroka sortzen dabakoitzak berea eutsi edo bereganatu nahian.

Prozedurako marrazkiak:




Proiektuari ITSASOAREN NAHIA izena jarri diot.

Influentzia garrantsitsuena erainkina egiteko orduan Peter Zumthor izan da Werkraum hause
Ideograma:
Piktograma:
Perspektiba konikoa:
Kokapen planoa 1:1000 eta 1:150 eskaletan:
Altxaerak 1:50 eskalan:


Oina 1:50 eskalan:
Ebaketak 1:50 eskalan:

Maketa 1:30 eskalan eginda: